Mostrando entradas con la etiqueta Teachers. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Teachers. Mostrar todas las entradas

jueves, 14 de abril de 2016

Irakasleak Danimarkan

Martxoko hirugarren astean Armeria Eskolako Gari Garmendia eta Asier Gabilondo eta Meka Lanbide Eskolako Ana Molina Dinamarkan egon ginen, bi ikastetxeon artean eramaten ari garen Ospitale Arreta proiektuarekin erlazionatuta. Astelehenetik ostiralera Copenhagen-en egon ginen, eta handik gertu dagoen Ringsted herriko Sosu Sjælland ikastetxea bisitatu genuen. Oso harrera ona egin zigun bertako arduradunak, Annete Kay, eta beraien lana azaldu ziguten. Ospitale Arreta proiektuarekin erlazionatuta, pertsona ezinduen eta hauen zaintzaileen ongizaterako daukaten tailerra erakutsi ziguten baita ere, beraien ikasleekin erabiltzen dutena. Oso ekipamendu berritzailea eta interesgarria aurkitu genuen bertan.


Adimen urritasuna daukaten pertsonek lan egiten duten jantoki bat ere ezagutu genuen, eta bertako janari goxoak dastatu ere! Oso giro atsegina aurkitu genuen eta oso pozik zeuden gure bisitarekin, beraiek esan zigutenez.

Odense hirira ere bidaiatu genuen, bertako Danish Technological Institute berrikuntza zentrua bisitatzera. Bertan, robotika industriala eta pertsona ezinduen ongizaterako departamentuak ikusi genituen, eta beraien lanaren aurkezpen bat egin ziguten.

Bidaia oso aberasgarria izan da, oso jende atsegina ezagutu dugu eta esperientziak konpartitu ahal izan ditugu. Eta argi geratu zaigu Copenhagen hirian mugitzeko modurik onena bizikleta dela!

Irakasle guztiak animatu nahi genituzke horrelako esperientzietan parte hartzera, eta eskerrak eman nahi genioke Armeria Eskolako Internazionalizazio departamentuari emandako laguntza eta aukera guztiengatik, lan bikaina egiten ari zarete!!

domingo, 13 de marzo de 2016

Profesores de Diseño en Bélgica

Del 7 al 11 de marzo, nuestros profesores de Diseño y Fabricación Mecánica, Alberto del Hoyo y Javier Benaito, estuvieron en Hasselt (Bélgica). Realizaron diferentes encuentros colaborativos en el marco de la estrecha relación que existe entre Armeria Eskola y el centroTIHH Hasselt de esta ciudad belga. En las imágenes, la delegación armera en la que se encuentra también el alumno de Mecanizado, Sergio Osua, así como Adrián Sampayo.




miércoles, 6 de mayo de 2015

Irakasleak Danimarkan

Garikoitz Garmendia, Jose Ignacio Gabilondo eta Zigor Aldazabal, apirilaren 20tik 24ra Danimarkako Vejle hirian egon dira. Armeria Eskolak Madrideko SEPIE-ren bitartez antolatzen duen lehen irakasleen mugikortasuna izan da.






 Hiri horretako Syddansk Erhvervsskole ikastetxean, instalazio elektrikoetako eta robotikako klaseetan parte hartu dute eta robotikako asistentzialeko enpresak bisitatu dituzte. 




Danimarka hegoaldean dagoen heziketa zikloko  ikastetxe handienetarikoa den zentro honekin harreman sendo bat izaten hastea izan da, bidaiaren beste helburuetako. Behean, Danish Technological Institute zentrora egindako bisitan grabatutako bideo oso laburra:




martes, 17 de marzo de 2015

ALBERTO DEL HOYO (DFM IRAKASLEA): HASSELT-BÉLGICA ASTEARTEA

Astearte oso lanpetua izan zuen Alberto Del Hoyo DFM-ko  irakasleak:

1- Arburg enpresako langileekin batzartu zen:



2- Ikerketa zentru bat eta kluster bat bisitatu zituen:
3- Tenneco Belgikako lantegia aztertu zuen gure ikasleen etorkizuneko mugikortasunerako:




ALBERTO DEL HOYO (DFM IRAKASLEA): HASSELT-BÉLGICA ASTELEHENA

Alberto Del Hoyo Igandetik (2015ko Martxoaren 15tik) Hasselt-en aurkitzen da. Atzoko eguna, luzea eta lanez betetakoa eduki zuen:

1- Armeria Eskolako ikasleek etorkizunean egin dezaketen Lantokiko Prestakuntzen zerrenda egiten eta aztertzen aritu zen TIHH-ko zuzendari ordearekin.

2- www.arburg.com enpresaren hitzaldian parte hartu zuen.

3- Eskolako instalazioak bisitatu zituen eta mintegi ezberdinetako irakasleekin etorkizuneko kolaborazioen gain aritu zen.

Hona hemen zenbait argazki: