martes, 21 de abril de 2015

NEWS FROM PRAGUE

Aspaldi ezer kontau barik, baina denpora honetan gauza pilue ein doguz. Hasieran 12 ginen, baina azkenaldian 16 izaten gara, beste euskaldun bi ta español bi juntauakuz. Asteburu bakoitzean zerbait barria bisitatzen dogu, batzuk ezin izaten dute lan egin behar dutelako baina normalean gehienok joaten gara. Asteburu baten (Apirilak 27, 28, 29) Poloniara joan ginen, Krakoviara. Hemen baino piskat merkeagoa da, ta dirua ZLOTY (4 ZLOTY = 1e). 6 ordutara dago Pragatik, trena eta busa hartuta. Han hotz geixau eiten dau, baina ondo. Handik ordu ta erdira Auschwitz dago, ta bisitan joan ginen, hain famatua izanda garestiagoa izango zala pentsetan neban, baina 6eurogatik bisita gazteleraz. Ta beste egun baten minas de sal ikusi ginuzan. Baina kasu honetan niri ez jatazen gustau, beste edozein kobazulotan estalaktitak eta holako gauzak politauak dira. Hemen inglesez izen zan, ta prezioa 15euro inguru. Hostala zentruan dagoen plazan hartu ginun, leku ezin hobea, gero gabaz juergan urtetzeko. INTRO HOSTEL deko izena.
Handik bueltau ta Berrizko ezagun batek Pragan euela esaostan bere lagun batzukin. Hemendik ibili ginen pare bat egun batera, ni lanean neuen bitartean eurak Praga ezagutzen ta gero juntau eiten ginen.

Hurrengo asteburuan, aste santuko oporrak zirela eta, Viena eta Bratislavara joateko aprobetxau ginun. Hara heltzeko busez joan ginen, Viena hiri polita, kale zabalak eta parke haundiak. Han barriro euroa erabili behar, orain korona txekak erabiltzen ohitu garela…gainera hiri garestia da. Zerbeza batek 4euro gitxienez taberna baten. Kuriosoa zan gabaz diskotekan tarjeta bat ematen zizutela sarreran, ta tragoa eskatzen zinun bakoitzean tarjeta hori presentau beharra zegoela, gero diskotekatik irtetzean tarjeta hori pasau ta hor bai pagau behar. Han gaba pare bat ein ta barriro busa hartuta, ordubetean Bratislavara (Slovakia). Han be euroa, ta prezioak barriro Txekian antzera. Baina egun arrarue izan zan, Apirilak 6 jaieguna, hiria hutsik euen. Ez euen ia inor kalean, ta oso turista gutxi.

Barriro Pragara bueltan, beste bisita barri bat. Arreba, ama eta bere lagun batzuk aste osoa Pragan. Eurekin gora eta behera Pragako gaztelua, erlojua, zubia bisitetan, zerbezie probetan,…
Ta hainbeste herrialde barri ikusita, Txekiako herriak be bisitatzea falta zitzaigun, ta azken bi zapatuetan espediziñoa montau izen dogu. Karlstejn herritxoa bisitau ginun, Pragatik 1h trenez, bertan gaztelu polit bat dago.

Ta azken zapatu honetan Cesky Krumlov, Pragatik 3h trenez. Herri oso polita, errekak buelta osoa ematen dio herriari ta kanoan ibiltzeko aukera dago. Penie eguraldia zapatukoa, aurreko egunean eguzkia ta hurrengoan baita, baina kasualidadie zapatuen hotza ta edurre.

Azkenaldian ez du hotz handirik egiten, arratsaldetan parkeak jendez betetzen dira, bedartzan bota ta zerbeza batzuk eraten lagunekin.
Maiatzak 1eko zubian nonbaitera joatea pentsatu genuen, Berlin edo Budapestera. Baina azkenean ni bertan geratuko naz, kuadrillako lagunak datoz ta Pragatik giau einbikotaz.
Kuriosidade moduan be, tabernan sartzean inor ez doala barrara tragoa eskatzera. Lehenego gauza mahai libre bat topatzea ta kamareroa zer nahi dozun galdetzera etortzen da. Tragoa amaitu aurretik gehiago nahi dozun galdetzera etortzen da ta mahai gainean papel baten idazten dute zer zabizen eraten. Gero faktura ekartzeko orduan propina emon behar izaten da, 10% dinoe. Taberna askotan fakturan bertan TIP IS NOT INCLUDED inglesez letra gorriz markatzen dute turistak enteratzeko, nahiz eta faktura guztia txekoz egon. Mahai guztietan hautsontziak daude ta jendeak errespetau egiten ditu, ez dago zigarrorik lurrean. Gabaz beste kontu bat da.