miércoles, 11 de marzo de 2015

IÑIGO (ARI): BELFAST ASTE BETE PASA DA


Aste bete pasa da jada, bai bizkor pasa ere. Ohitu gara hirira ere, ez hizkuntzara ordea. Doinu oso berezia du bertako hizkerak, baina pare bat astetan dominatua seguru!!!

Asteburua hiria ezagutzeko erabili genuen, batzuk behintzat.

Larunbatean Crumlin Road Gaol-era joan ginen, 1843 eta 1845 artean eraikitako gartzela eta 1996 arte aktibo izan dena. Bertan justizia jauregira eramaten duen tunela bisita daiteke, baita gobernadorearen gela edo ejekuzioak egiten ziren gela ere. Bisita benetan interesgarria hiriaren historiaz jabetzeko.




Igandean aldiz Titanic itsasontziaren museoa bisitatzea erabaki genuen, egun zoragarri baina hotz baten konpainiarekin.

Lehenbizi Titanic-a eraiki zen dike lehorra ezagutu genuen. Ondoren museoa ikustera joan ginen, bertan Belfast nolakoa zen ikus daiteke itsasontziak eraikitzen hasi aurretik. Lihoa lantzen zuten, baina ondoren itsasontziak eraikitzen hasi zirenean hiri askoz industrializatuagoa bihurtu zen.

Hurrengo solairuetan itsasontzia nola eraiki zen ikus daiteke, baita barrutik nola eraikia dagoen ere.


Bisita benetan interasgarriak biak, hiriaren historian zehar murgildu eta zerbait ikasi ahal izateko.

Hurrengo asteburuan muralak ikusi eta egoera politikoaz jabetzera joateko asmoa dago.

Hurrengorarte!!!

09/03/2015

No hay comentarios:

Publicar un comentario