jueves, 5 de marzo de 2015

ALVARO (STI): PRAGUE


Lehenengo astea Pragan! Hemen Praha da, ta inglesez Prague.
Domeka goizean abioia hartu ta Munich-era bidien zumo bat ta bollo bat emon ziguten. han ordu bete itxaron eta bigarren abioian ere zumo bat ta txokolatina bat. Dana gratis! Munich-eko aireportuan bigarren abioian zain geundela gehienok ezagutu ginen. 
Pragara heltzean han zegoen koordinadora IKASLANeko papelaz gure zain. taxixai deitu ta danok batera furgoneta baten. 12 gara 3 etxetan banatuta gaude, hemen mobitzeko onena metro edo tranbia erabiltzea da ta domekan bertan 3 hileko bonoa erosi gendun, 1880 korona 75e inguru ta metro, bus eta tranbia barne dauz. 23-28 korona = 1e, segun kanbioa zelan dauen egun horretan.

Jatekoa nik ondo daroat, leku guztietako janaria probatzea gustatzen zait. Hemen ogi barik jaten dabe, baina eskatu ezkero ataraten dabe.

Hurrengo egunean laneko entrebistara joan ta ondo. Ofizina ezberdinak dauezan edifizio bat da ta etxetik urten metroa hartu 3 parada ta gero oinez piska bat ta 25 minututan bertan nau, gainera lankideetako bat katalana da, berakin joaten naiz bazkaltzera ordu batak inguru alboko tabernara, hemengo txekoak 11:30-12tan bazkaltzen doaz. lankide batzuek txakurrak ekartzen dabez etxetik ofizinara. lanean gustora nabil, orain lehenengo egunetan enpresan egiten duten lana ikusten eta ikasten. Ordenagailu bat daukat bi pantallakin ta wifia ere daukagu.



Hemengo etxeetan ez dago persianarik, ta komuna bitan banatuta dau alde batetik komuna eta bestean dutxa eta eskuak garbitzeko. wifi daukagu, baina ez dago salarik. entxufeak guk erabiltzen doguzen modukoak dira. 

Tabakoa merkeagoa da, 3 euro ta piku, ta taberna gehienetan erre leike. ta zeberza klase diferente pilo bat dauz, normalean 0,5l izaten da ta txikia nahi ezkero 0,3l. prezioak danetaik dauz, zentruan askoz gasteriagoa, baina bestela 25-35 korona 0,5l. Pizza razinuek 25-30 korona.

Semaforotan korrika ibili behar da. errepidea pasatzeko justu justu emoten dau denpora. ta kotxeak Euskal Herrian dauzenak modukoak dira gehienak marka eta modelo bardinak. ta hirian gaudenez kotxe karu asko be ikusten dira. kale pilo bat adokinezkoak dira ta nahiko garbi dau dana.

Txeko hizkuntza gatxa da, baina hitz batzuk ikasi doguz.
-Nerosumim txeski - Ez dakit txekoz berbetan
-Dobrý den - Egunon/Iep
-Prosim - Mesedez
-Diky - Eskerrik asko
-Chao - Agur

Atzo Athletic ikusten egon ginen interneten kopako semifinala 0-2, Aupa Athletic finalera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario