lunes, 2 de marzo de 2015

IÑIGO (ARI): BELFAST

LEHENENGO EGUNA BELFAST-EN

Ez da egun erraza izan, ez. Ia denborarik  ez hiria ezagutzeko eta goizean goiz jaiki beharra, zeharo galduta eta hau dena gutxi ez bada, elurra mara-mara ari zuen bitartean. 11 lagun gaude Euskal Herrikoak hemen Belfasten, eta ni izan nahiz bakarra enpresara joaten lehenbiziko egun honetan, izugarrizko abentura.

Gau guztian ez dut begirik jo, nerbioak direla eta. Goizean goiz, etxe guztia isilpean zegoen bitartean, zurrungaren bat edo beste kenduta, ibilbidea eta hartu beharreko busak idatzita nuen orria hartu eta abenturara irten naiz.

Lehengo autobusean sartu eta denbora bat igaro ondoren, nun negoen ez nekiela, andra bati nun jaitsi behar nuen galdezka hasi naiz  eta harek ez zekiela erantzunn dit.

Orduan neska batek, nire paleto aurpegia ikusita, ia espainiarra nintzen gadetu dit, eta ia Caterpillarrera nindoan lanera. Izugarrizko sortea izan da, Aingeru baten antzera.

Enpresan pare bat txarla ondoren, etxera bakarrik bueltatzeko gai izan nahiz, pare bat aldiz galdetu ondoren, noski.

Arratsaldea hobeto joan da. Hiri erdialdea ezagutzera joan gara, bertako lagun batekin.

Espero egunak pasa ahala hiria pixkat gehiago ezagutzen joatea, eta baita hiriak gu ere.




GOOD NIGHT FROM BELFAST!!!

02/03/2015

1 comentario:

  1. Good night Iñigo. You are doing very well ! We did not have any doubt.

    ResponderEliminar